Kaixo irakurle maiteak,
Pena handia dugu baina bukatu dugu jada BOGA-BOGA MARINELA! gaia.


Oso gustora aritu gara itsasoan murgilduta. Balea nola ehizatzen zen ikasi dugu. Balearen zati guztiak oso baliagarriak omen ziren. Ikasi duguna erakusteko, Haur Hezkuntzako ikasleei antzerkia egin genien. Hemen duzue ikusgai:
Bestalde, euskal nabigatzaile garrantzitsuak ezagutu ditugu eta pirata eta kortsarioekin ere aritu gara. Ikusi nahi al dituzue argazki batzuk? Hona hemen:


Asko ikasi dugu eta oso ondo pasatu dugu.
Orain espaziora joateko txanda da. Unibertsoa ezagutu nahi dugu, eta proiektu polit bat daukagu eskuartean.
Laster izango duzue gure berri,
Tximista koloretsuak









