2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

Oñati, gure oihana!


Kaixo, irakurle maiteak:


Aurreko asteetan, Eñautekin BIDE HEZKUNTZA izan genuen.

Berak azaldu zigun bezala, Oñati oihan bat da guretzat, eta bertan, arriskuak egon daitezke.

Horregatik, erne egon behar dugu bizirik irauteko!

Erne egoteko, ondo entzun eta arretaz begiratu behar dugu.

Asko ikasi genuen. Argazkiak ikusi nahi al dituzue? Klikatu argazkian.

Hurrengora arte,

Tximista koloretsuak





2019(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

GAIA BUKATUTA!


Kaixo, irakurle maiteak:

Bukatu dugu jada LANBIDEen gaia. Pila bat ikasi dugu, eta horretarako, gurasoen laguntza ezinbestekoa izan da. Mila esker guztioi!

pediatra gif bilaketarekin bat datozen irudiak


Gaiari amaiera polita emateko, azken bisita izan genuen aurreko asteartean, hilaren 14an. Rakel etorri zen, Peruren ama. Rakel erizaina da eta Gasteizeko Txagorritxu ospitalean egiten du lan, pediatrian. 0-14 urte bitarteko haurrak sendatzen eta zaintzen ditu. Zeregin askoren artean, txistak eman, zauriak sendatu edo botikak ematen ditu. Horretarako, xiringak, bendak, botikak, gasak ... beharrezkoak izaten ditu. Saioa oso atsegina izan zen eta asko ikasi genuen. Larrialdi baten aurren jarraitu beharreko pausoak azaldu zizkigun eta erreanimazioa nola egiten den ere ikasi genuen. Aupa Rakel. Mila esker!

Argazkiak ikusi nahi al dituzue? Klikatu bada irudian!


Txoko zuriko argazkiak ere atera ditugu. Horrela, ekarri ditugun gauzak ikusi ahal izango dituzue. Hona hemen argazkiak:


Laister izango duzue gure berri.

Besterik gabe,


Tximista koloretsuak.


2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

BISITA BERRIAK!


maquinista gif bilaketarekin bat datozen irudiak


cajera gif bilaketarekin bat datozen irudiak


Kaixo, irakurle maiteak:

Lanbideei buruz gehiago ikasteko, bisita gehiago izan ditugu bi aste hauetan.

Aurreko astelehenean, hilaren 6an, Karmele etorri zen, Arianen izeba. Karmelek Errekaldeko dendan egiten du lan. Eskaerak egiteaz, guztia biltegian ondo antolatzeaz, etiketak eta prezioak jartzeaz, produktuak apaletan kokatzeaz eta saltzeaz arduratzen da. Egunaren amaieran, dena garbitu behar izaten dute. Berari esker, janaria eta edariak erosi ditzakegu. Aupa Karmele, mila esker!


Asteazkenean, berriz, Leiren osaba etorri zen, Mikel. Mikel Elay izeneko lantegi bateko langilea da.
Kotxeentzako piezak egiten dituzte roboten laguntzarekin. Berak agintzen die zer egin robotei. Bideo batean roboten lana erakutsi zigun, zein ondo!

Astea ederki bukatzeko, ostiralean, hilaren 10ean, Ainara etorri zen, Noaren izeba. Ainarak Gasteizen egiten du lan, Hogar Alaves Egoitzan. Bertako arduradura da eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzen die. Primeran pasatu dugu, eskerrik asko!
Erlazionatutako irudia
Atzo, hilaren 13an, beste bisita bat izan genuen. Beñaten ama etorri zen bere lanbidea azaltzera. Ainhoak gorputzarekin lan egiten duela azaldu zigun. Horretarako, yoga, akroyoga, arnasketa saioak ... ematen dituztela azaldu zigun, Hazi Infiniton. Gainera, urduri gaudenean, lasaitzeko teknika bat erakutsi zigun. Orain badakigu nola arnastu behar dugun egoera horietan. Gero, masaje batzuk ematen ere ibili ginen. Oso ondo pasastu genuen eta gustora egon ginen. Mila esker!
Erlazionatutako irudia

Argazkiak ikusi nahi al dituzue?

Klikatu hemen



Gaur azken bisita izango dugu. Nor etorriko ote da?


Mila esker eta laster arte,

Tximista koloretsuak

2019(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

ARITZA ETORRI DA!

                                                   



Kaixo, irakurle maiteak:


Oporrak bukatu dira eta pilak ondo kargatu ostean, berriz martxan jarri gara!

Lanbideen gaiarekin jarraitzen dugu, eta gu laguntzeko, Hegoein amaren, Aritzaren bisita izan genuen asteartean. 

Erlazionatutako irudia

Aritzak Astoren egiten du lan eta diseinatzaile grafikoa da. Kirol arropa egiten dute lantegi honetan.


Txundituta geratu ginen beraien azken proiektuarekin. Azaldu zigun bezala, itsasotik plastikoa biltzen dute eta hori birrindu ostean, ehuna ateratzen dute! Horrekin egiten dituzte guk jazten ditugun kirol kamisetak! Bikaina, ezta?

Asko ikasi genuen eta oso gustora egon ginen. Argazkiak ikusi nahi al dituzue? 

Klikatu argazkian orduan!


Laister bisita berriak izango ditugu, irrikitan gaude!


Mila esker eta onak izan,


Tximista koloretsuak

DONOSTIARA IRTEERA

 Joan den ostegunean Donostiara egindako irteeraren argazkiak dituzue jarraian.  A continuación tenéis las fotos que hicimos durante la sali...