Kaixo, irakurle maiteak:
Bukatu dugu jada unibertsoaren gaia. Zein handia den eta zelako txikiak garen gu!
Gauza pilo bat ikasi ditugu. Ba al zenekien izarrak gasezko bola batzuk direla? Eta guk izar baten inguruan egiten dugula bira? BAI, EGUZKIA!
Gure galaxiako, hau da, Eguzki-sistemako planeta guztiak ikasi ditugu, eta gure inguruan dabilen satelitea ere, Ilargia, landu dugu.
Gainera, grabitatea zer den landu dugu, eta orain, gauza gehiago ulertzen ditugu. Badakigu zergatik flotatzen dugun espazioan eta astronautak nola bizi diren.
Gaiari bukaera borobila emateko, gure Eguzki-sistema diseinatu dugu eta pasiloan jarri dugu ikasleek, irakasleek eta gurasoek ikusteko.
Hona hemen atera ditugun argazki batzuk:
Klikatu argazkian:
Orain, jakin berri dugu denboraren makina matxuratu zaigula, eta beraz, mekanikariarengana joan gara.
Zein lan polita duen mekanikariak ezta? Nola egingo du? Zein tresna erabiliko ditu? Non egingo du lan?


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina