Kaixo, irakurle maiteak:
Dakizuenez, aurreko astelehen eta asteartean Baratzera joan ginen, baserri eskolara.
Primeran pasatu genuen!
Tailer ezberdinak egin genituen, adibidez, zaldian ibili, animaliak besotan hartu eta zaindu, janaria eman, baratzan landareak landatu, bizkotxo goxo-goxoa egin, besteak beste.
Gainera, beste eskola bat ere bazegoen, eta laguntxo batzuk egiteko denbora ere izan genuen.
Janaria ere oso goxoa zen, bapo bapo jan genuen!
Azaldu dizuegun guztia ikusteko, argazki batzuk atera genituen. Ikusi nahi al dituzue?
Klikatu bada hurrengo argazkian:
Muxu asko eta hurrengora arte,
Tximista koloretsuak

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina