Kaixo, irakurleak:
Oraingoan, makina matxuratu zaigunez, mekanikariarengana joan gara.
Bere lanbidea interes handikoa iruditu zaigu, eta horrekin batera, beste lanbide batzuk lantzea bururatu zaigu.
Guri lagutzeko, atzo bisita berezi bat izan genuen.
Unaxen aita etorri zen bere lanbidea azaltzera!
Unaxen aitak lanbide oso garrantzitsua dauka. Berari esker, ospitaleak, etxeak, zubiak, futbol zelaiak ... egiten dira. Berak, eraikinak egiteko beharrezkoak diren piezak soldatzen eta egiten ditu, adibidez, zutabeak edo tuboak, besteak beste.
Oso arropa eta tresna bereziak erabiltzen ditu horretarako. Segurtasuna oso garrantzitsua da eta arauak bete behar ditu ez erretzeko edo zauritzeko.

Oso interesgarria izan zen. Ikusi itzazue gure harridura aurpegiak!
Klikatu argazkian
Bihar beste guraso bat dator bere lanbidea azaltzera. Irrikitan gaude!
Nor izago ote da?

Hurrengora arte,
Tximista koloretsuak

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina