2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

UNAIEN AITA ETORRI DA!



Kaixo, irakurleak:


Atzo beste bisita berezi bat izan geuen, Unaien aita etorri zen, Bittor De Marcos!


Bittorrek bere lana azaldu zigun eta asko ikasi genuen.


Berak lantegi batean egiten du lan, eta bertan, altzairuzko tuboei forma ematen die kotxeetarako piezak egiteko, adibidez, bolanteak. Roboten laguntzarekin egiten du lan eta berak aginduak ematen dizkie hauei piezak lortzeko.

Unaien aitak ere segurtasuna oso garrantzitsua dela esan digu. Horretarako, ez erretzeko arropa berezia eta bota gogorrak erabiltzen ditu, besteak beste.

Primeran aritu gara, mila esker!


Argazkiak ikusi nahi al dituzue? Klikatu bada argazkian.




Hurrengora arte,

Tximista koloretsuak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

DONOSTIARA IRTEERA

 Joan den ostegunean Donostiara egindako irteeraren argazkiak dituzue jarraian.  A continuación tenéis las fotos que hicimos durante la sali...