2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

SUHILTZAILEAK!


Kaixo, irakurleak:

Atzo suhiltzaileak bisitatzera joan ginen. Ez dakizue zein ondo aritu ginen!


Autobusa hartu eta Zubillagara abiatu ginen. Bertara iritsitakoan, bi taldetan banatu ginen. Batzuk bideo bat ikustera joan ziren, eta besteak, kamioiak eta materiala aztertu genituen.

Erlazionatutako irudia

Talde bat kamioiak aztertzen ari zela, bat-batean alarma entzun genuen. Larrialdi bat zegoen!
Horma batean itxaron genuen suhiltzaileek beraien lana egiten zuten birtartean. Ziztu bizian jantzi eta laguntzera abiatu ziren.

Erlazionatutako irudia
Bitartean, suhiltzaile jator batekin, bi taldeek batera bideoa ikusi genuen, eta ondoren, tubo batetik jaitsi ginen, beraiek egiten duten bezala.




Amaitzeko, 24 metroko eskailera batera igo ginen. Batzuk beldur piska bat pasatu genuen arren, primeran aritu ginen. 

Pena handiz, eskolara bueltatzeko ordua iritsi zitzaigun. Baina, ikasitako guztia gogoratzeko, liburutxo polit bat eman ziguten. Horrela, pozaren pozaz, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen. 

Argazkiak ikusi nahi baldin badituzue, klikatu hurrengo argazkian:




Hurrengora arte,

Tximista koloretsuak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

DONOSTIARA IRTEERA

 Joan den ostegunean Donostiara egindako irteeraren argazkiak dituzue jarraian.  A continuación tenéis las fotos que hicimos durante la sali...