Kaixo, irakurle maiteak:
Bukatu dugu komunikaideei buruzko gaia. Gauza mordo bat ikasi ditugu!

Ba al dakizue nola komunikatzen garen? Idatziz eta ahoz bakarrik? Ez! Askotan keinuekin eta gorputzarekin gauza asko adierazten ditugu.
Gizakiak, historian zehar, gailu asko erabili ditu komunikatzeko. Samuel Morsek, telegrafoarekin puntutxoekin egindako mezuak bidaltzen zituen. Alexander Graham Bellek, telefonoa asmatu zuen, nahi gabe! Gure Marconik irratia asmatu zuen, eta Gutenbergeri esker, aldizkariak eta egunkariak eduki ditugu etxeetan albisteetaz ohartzeko, inprenta asmatu baitzuen!

Gainera, Oñati Irratira bisitan joan ginen eta Mirenek irratsaio batean agertzeko aukera eman zigun. Nahi baduzue, nola abestu genuen entzun dezakaezue.
https://www.ivoox.com/urgain-
Bitxikeria batzuk ere ikasi ditugu. Ba al zenekiten antzinan ipurdia egunkari zaharrekin garbitzen zutela? Hori da hori zaborra berrerabiltzeko ideia! Amalurra zaintzeko ardura bentzat bazuten!
Amalurra....Amalurra...eta ibilbidetxo bat egiten badugu?

Goazen mendira!
Hurrengora arte,
Tximista koloretsuak










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina