Kaixo, irakurle maiteak:
Ikasturte honetan idatziko dugun azken sarrera izango da hau. Ze pena!
Badakizue azken asteetan natura lantzen ibili garela. Bizidunak eta bizigabeak sailkatzen ikasi dugu. Badakigu, bizidunen barruan bi talde handi daudela, animaliak eta landareak.
Landareak, zuhaitzak edo zuhaixkak eta belarrak izan daitezkela ikasi dugu. Animaliak, aldiz, ornodunak edo ornogabeak.
Ornodunen taldean, animaliak 5 taldetan sailkatzen ikasi dugu, hots, ugaztunak, hegaztiak, arrainak, narrastiak eta anfibioak.
Ornogabeetan. aldiz, zomorroak aurkitu ditzakegu. Zomorroak asko gustatzen zaizkigu, eta hauei buruz gehiago ikasteko asmotan, aurreko astean Natur Eskolako irakasleekin joan ginen zomorro bila.
Hona hemen argazki guztiak (klikatu argazkian)
Orain disfrutatzea eta deskantsatzea tokatzen zaigu. Asko asko jolastuko dugu eta uda ederra pasatuko dugu.
Ziklo ederra pasatu dugu elkarrekin, eta agurtzeko garaia iritsi zaigu.
Mila esker guztiagatik!
Ez ahaztu, LAGUNAK LAGUNEKIN GUZTIOK ELKARREKIN!
Tximista koloretsuak


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina